XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregaitik, Brownny Lolette onek bere ezkontze-asmo guztiak ondatu ez zezaizkion, erarik goxoenean eman zion agindu zorrotz au: - Ez, maite, ez. Zearo debekatzen dizut iñor iltzen astea.

Jakingo dut nik nere burua nola babestu.

Eta neskari muxu maitetsu baten bidez agur egiterakoan, garrantzi aundiko zuan azken galde au egin zion irriparrez: - Txarto ulertu ez ba'dut, Pierre Dimusin'ek apalondoan ilko naula, esan didazu noski.

Ez al da ola, maite? - Bai, Jauna.

Apalondoan.

Lengoa baiño luzeagoa izan zan oraingoan neskak irabazi zuan musua.

Neskari agur egin, zalpurdira igo eta Riverside Palaceruntz abiatu zan astiro.

Aurretik, bere notario edo baratariaren etxean egin zuan geldi-unetxo bat, an Pierre Dimusin'ek idatzi zion txartelaren legezko kopi bat uzteko.

- Paul, - esan zion baratari adiskideari -.

- Ez dakit noizbait paper ori erabilli bearrik izango dedan.

Baiñan neri zerbait gertatuko ba`litzait, deitu egiozu berealaxe Miss BBB'ri, paper orrek dakarrena berak irakurri dezan.

- Zer gerta dezaizukela uste duzu, Horaz? - Zaude lasai, Paul, ziur nago ez zaidala ezer okerrik gertatuko-ta.

- Danadala, zabiltz erne, zabiltz arretaz, txartel orrek diona gezurra dala idurutzen zait-eta.

Gezurra da beintzat Pierre Dimusin txanponik gabe dabillela.

Alderantziz, iñoiz baiño aberatsagoa da gaur-egun, eta egunetik egunera obeago dijoakio bere Riverside Palaceko joan-etorri guzia.

- Eskerrikasko, Paul, baiñan ori guztia banekian nik ere.

Pierre Dimusin'en diru-ibillera ederki ezaguna dut aspalditik.

Txartel orrek ez nau iruzurtu.

Ez ninduan iruzurtuko aren dirutzaren egoera ezagutu ez ba'nu ere.

Epaitegi-gizon lez, zakurregia bait naiz ni, orren era zoroan papertxo baten bidez atzipetua izateko.

- Bapo, Horaz. Zoaz lasai. Zuri zerbait gertatzen ba'zaizu, berealaxe beteko dut zure agindua.

Adiskide aundia dut Mister Thomas Barrimore-Byass; bere barataria naiz gaiñera, eta txartel iguingarri ori idazteko gauza izan dan azari makurrak ez du Mister Thomas Barrimore-Byass'en alabarekin ezkontzerik merezi.

Buru-barrengo muin-txoko guztiei eragiñez irten zan Horace Crest legiztilaria, Paul Gable baratariaren etxetik: (...).